Mintzamena


Bideoa ikusi ondoren zinemari buruzko elkarrizketa bat sortuko dugu. Pentsatu ondo zer dakizun zinemari  buruz
  
Beste  bideo bat  ikusiko dugu


http://youtu.be/eX_MOieIui8 

Un homenaje a Rio Negro

Irakurgaia
   

          Sasi ume-eskola

            Juan Menares Carrión da nire izena. Rio Negron,Osornotik gertu jaio nintzen,1947ko azaroaren 6an. Nire aitak bizi eta lan egiten zuen baserrian behiak jeizten zituen, hori zen bere lanbidea eta jabea “oso ona zela agintzeko” esaten omen zen.
            Goizeko 3retan, nire aitak agindurik, altxatu behar izaten nintzen behiak ukuilura eramateko.
Hotz izan, bustirik, lo seko eta beldurrak egon berdin zitzaidan, larreetaraino iritsi behar nintzen. Buruz egiten nuen bidea, gaua baitzen. Hirurogeiren bat behi ziren; eta goizeko 5etan ukuiluan izan behar nituen jeizteko prest.
Nire aitak jeizten zituen bitartean, nik txahalei esnea ematen nien, hogeita hamar, berrogei ziren.
 Baldetik esnea hartzen ikasi behar zuten, horretarako nik eskua sartzen nuen eta hatza muturrean jartzen nien. Berehala hasten ziren xurgatzen, orduan, hatza ateratzen nuen eta beraiek xurgatzen jarraitu egiten zuten. Horrela ikasten zuten esnea baldetik edaten. Nik beraien izenak banekizkien, ez nituen inoiz nahasi.
Goizeko 8,30etan txahalekin bukatzen nuen, gosaldu eta 9ak jo ondoren eskolarako bidea hartzen nuen. 3 kilometroko bidaia egiteko: batzuetan euripean eta beti lokatsez.
Eskolara goizeko hamarretan iristen nintzen. Noski, sagar garaian eskolan ez ninduten ikusten, sagar bilketan laguntzen behar izaten nuen eta; nire lana txoriak zaintzearena zen, bestela sagarrik helduenak jaten zituzten.
Ereiaroan gari artean txoriak uxatzen ibiltzen nintzen. Txori asko ziren ereitea jan nahi zutenak. Niri pistola handi bat ematen zidaten, magnesioarekin. Egunak tiroak botatzen pasatzen nituen, horrela egindako lanak uzta ematen zuen.
            Eskolara ia ez nintzen joaten. Urtean hiru hilabetetan edo joaten nintzen eta asko zen. Gainera, denak bostak aldera ateratzen ziren, ni, berriz, hirurak aldera joan behar izaten nintzen bigarren jeiztaldia egitera. 6. mailara iritsi nintzenean dena bihurtu zen lan. Momentu horretan nire ikasketei utzi behar izan nien.
            Nik uste dut ikasi ahal izan banu, gauzak guzti desberdinak izango ziratekeen, diputatua izango nintzatekeen. Beti jendeari laguntzen aritu naiz: bideak eraikitzeko, zubiak konpontzeko, ura jendeari emateko, argia etxeetan jartzeko... borrokatzen. Bizilagunen Udal Batzordeko idazkari izatera heldu nintzen nahiz eta ondo idazten eta irakurtzen ez jakin . Hala eta guztiz ere ikasketa horiekin paperak eta paperak betetzen nituen bideak, ura, argia, eskola... lortzeko asmoz.
Atera zitzaidan lehenengo gauza hondartzarainoko bidea izan zen. Jabeak konbentzitu nituen bere lurrak uzteko. Horrela bidearen proiektua atera zen eta goiko jendea arazorik gabe hondartzara jaitsi ahal zen.
Poztekoa zen ikustea nola garraiatzen zituzten gurdiak jurelez beterik; jadanik ez zen lehen bezala zakuak bizkarrean eramanda igotzearen lan neketsua.
            Egia da nire bizitzan moldatu naizela, baina ikasi ez nituen urteak eta orduak faltan bota ditut beti.
                                                                                 
   Iturria: Testimonio real registrado por Felipe Allende.
    ( euskaraz egokituta )

 Niños y niñas en un mundo diverso
 (Udd- Chile)







Zer egingo dugu?

Ongi etorri gure txokora

2013-2014 ikasturtea.