miércoles, 23 de enero de 2013

Aurkezpenak

Detaileetan erreparatzen
                                                                                                               

Alde nabarmenak aurki ditzakegu hizlari desberdinek duten komunikatzeko gaitasunean. Bada, beraz, zerbait gehiago. Ez da erraza izaten, ordea, detaile horiei erreparatzea. Baina zertaz hitz egiten ari gara? Azpian dauzkazu hauetako batzuk zerrendatuta:

1) AURKEZLEAK ISTORIO XELEBRE EDO BITXIKERIAREN BAT KONTATZEN DU?

Denok dakigu istorio bitxiek, gertakari originalek edo txisteek, adibidez, asko laguntzen dutela hizlariak kontatzen duena hobeto ulertzeko eta gainera, memorian gordeta denbora luzeagoz gordetzen dira.

2) OBJEKTUREN BAT ERABILTZEN DU?

Egunero erabiltzen ditugun objektu arruntak erreferente baliagarriak izan daitezke hainbat egoera edo kontzeptu bisualizatzerakoan. Ulermena erraz dezakete hainbat kasutan.

3) IKUS-ENTZULEEKIN ELKARRERAGINIK BA AL DU?

Batzuetan, entzuleriari galdera zuzenak egitea hau aurkezpenean inplikatzeko modu bat izaten da, arreta mantentzeko baliagarria izan daitekeelarik.

4) KURIOSITATEA PIZTEN AHALEGINTZEN DA?

Batzuetan galdera bitxiak edo harrigarriak egiten dira, hasiera batean erantzun konplexua izan dezaketenak. Hizlaria, bere aurkezpenean emandako pistekin poliki-poliki erantzunera heltzen ahalegintzen da. Entzuleriaren tentsioa eta arreta piztuta edukitzeko modu bat izaten da.

5) GORPUTZ HIZKUNTZA ZAINTZEN DU?

Gorputzarekin egiten diren keinuek askotan urduritasuna adierazten dute. Eskuak poltsikoan sartuta, alde batetik bestera azkar higitzea, nahi gabeko keinu eta maniak... saihestu behar dira. Entzuleekiko gertutasuna eta norberarengan segurtasuna azaltzen ahalegindu behar gara.

6) ENTZULERIAREKIN LOTURA BISUALA MANTENTZEN DU?

Entzuleriarekin gertutasuna adierazi behar bada, bista entzuleria osora zabaltzen ahalegindu beharko gara. Espazioan galdutako puntu finko batera edo prestatu dugun aurkezpenera denbora guztian begiratzen egotea saihestu beharko litzateke.

7) AZALPENEN LAGUNTZAILE MODUAN, EUSKARRI BISUALIK ERABILTZEN DU?

Gehienetan aurkezpenak ahozkoak edota idatzizkoak izaten dira baina badira bestelako elementuak erabilgarriak izan daitezkeenak; bideoak, animazioak, audioak... Garbi izan behar da azalpenen laguntzaile bat besterik ez dela izan behar, inoiz ez aurkezpenaren muina.

8) TESTUZ JOSITAKO AURKEZPEN DIGITALAK ERABILTZEN DITU?

Aurkezpena ez da testu dokumentu bat (Word edo Writer-en egindakoa) Entzundakoa eta irakurritakoa kanal beretik jasotzen du entzuleak eta ez da gai izaten biak behar bezala interpretatzeko; edo aurkezpena irakurtzen du (eta horretara aurkezlea soberan dago) eta hizlariari entzuten dio (eta orduan soberan dagoena aurkezpena da). Kasu batean zein bestean, gu eta gure entzuleriaren artean dagoen distantzia handitzea besterik ez dugu lortuko eta azkenean aspertzea besterik ez dugu lortuko.

9) TESTUA ULERTZEN LAGUNTZEN DUTEN ANIMAZIOAK ERABILTZEN DITU EDO DISTRAITU BESTERIK EZ DUTE EGITEN?

Animazioak eta bestelako efektuak eraginkorrak izango dira azaltzen duguna indartzeko edo ulertzeko baliagarriak badira bakarrik. Bestela, testu kate luzeekin bezalako efektua lortzen dugu; entzuleriarekiko aldentzea.

10) IRUDI BITXI ETA ORIGINALAK ERABILTZEN DITU?

Aurkezpenak bisualki erakargarriak izan behar dira, grafikoki indartsuak baina era berean sinpleak. Hori lortzeko irudi egokiak erabiltzea ezinbestekoa da.























No hay comentarios:

Publicar un comentario

Nota: solo los miembros de este blog pueden publicar comentarios.

Zer egingo dugu?

Ongi etorri gure txokora

2013-2014 ikasturtea.